Neskatoak dokumentala edonoren esku

Euskarazko azpitituluekin ikusteko klikatu hemen.
Para ver el documental con subtítulos en castellano, entra aquí.

 

Urte eta hiru hilabetez Euskal Herriko 65 herri baino gehiagotan, eta Sobrarbeko (Huesca) etnografia-dokumentaleko zinemaldian lehiatu ondotik, edonork eta edonon ikusi ahal izateko moduan paratu dugu Neskatoak dokumentala. Bide oparoa egin du dokumentalak, uste baino harrera hobea izan du, eta eskerrak emateko tenorea da. Eta eskerrona dokumentala bera edonoren esku paratuz eman nahi dugu.

Publiko orokorrarentzat emanaldia antolatu nahi baduzue, jakinarazi, mesedez, emanaldia eskainiko duzuela. Musutruk egiteko aukera ematen dizuegu. Trukean, emanaldiaren berri ematea, ez bertzerik. Eta nahi baduzue, zuzendaria bertaratzeko aukera ere badago.

Mila esker bidelagun izan zareten guztioi!

Gozatu dokumentalarekin!

    espiellovoces

Advertisements